XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Aldizkarien lerroan hautematen dituzu
Adierazgarri zaizkigu F. de Lamenais eta Marc Sangnier batzuen biografien ondoan, Raymond Saint-Jean Uztaritzeko ikasle-ohiaren tesia, Blondel-ez idatzia eta Maritain, Mounier, Gilson, Teilhard de Chardin, Tresmontant edo Karl Rahner-en obra sakonenak.
Eta menturaz gure Luhusoar goarda-semeak egundainotik odolean ukan zukeelako, muga guztien gainetik ikuska ibiltzeko tirria
Gogoratzen zaigu, bestalde, egundaino unibertsitaterik ezagutu ez zuen gure Lapurdin, eta Uztaritzeko apezgaitegian hain zuzen, udako unibertsitate bat sortzea asmatu zuela, gerla ondoko urteetan, Georges Hahn Tolosako Unibertsitateko irakasleak.
Zer parada ez zuen hor aurkitu Piarres Lafittek, filosofo ezagun asko hurbiletik ikusteko!.
Guhaur oroit gara, horrela entzun geniola, Louis Lavelle handiari, bere azken irakastaldia; hortik egun gutxi barne hil bait zen bapatean.
Piarres Lafittek berak, udako unibertsitate horren karietara zituen ezagutzak egin Euskal Herriak mende honetan izan dituzkeen bi filosofo ospetsuenekin, hots: Juan Zaragueta eta Xabier Zubiri-rekin.
Dena den, Piarres Lafitteren idazlan guztien zerrenda begiztatzen dugunean, bi artikulu ditugu aurkitzen, soil-soilik, filosofi gaiak darabiltzatenak zuzenean.
Biak Zaitegi adiskideak eskaturik idatziak.
Ez dira, ez, Aitzin-solasaren 10 orrialde apur horiek, ez luzetasunez ez zabaltasunez liburuaren beraren 300 orrialdeekin erkatzeko on; baina, sakontasunaren eta zehaztasunaren aldetik, erran behar da, Lafitteren solasak ez diola Zaitegirenari zorrik.
Platonen hiru aurpegi bait dira bakarrik aipu (hots: Platonen politika, haren mistika eta haren metafisika), azken puntu hau hartzen dugu adibide: Heidegger-ek Platoni egiten dion kritikari